XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juan Bataiatzaillearen eliza dagoen ordekatik, Goiko kalea artzen degu, Garai-arri ere deitua.

Oso bide arritsua da, aldapatsua gaiñera.

Garai-arrin zear goazela etxe batzuen aurretik igarotzen gera Nafarroan maiz ikusi ditzakegun itxurazkoak.

Bebarrua ta bi bizitzako etxegintzak dira, bigarren au alderik-aldeko zurezko balkoiduna, teillatu egalpean babestua.

Goiko-kale edo delako ortatik genbiltzala, eskubialdetik eskola utzi gendun, eraikuntza berri ta polita.

Aurrera goazela Epetxenea, atadi loretsuz, Mikelenea ta Landernea, etxaurrea egurpilloz ongi ornitua, ta ondoren lau bide gurutzatzen dira.

Gero, Iparrea, ertz arrizkoz eta ormaesiz eta eguzki-sabaiz osatua, ta aurrerago Ezkerrenea.

Emen, etxaurreko estrabetik zintzilik dakusgun lantresnak argi ta garbi adierazten digu eskulangillearen egoitza dela.

Bereala jabetzen gera eskulangillearen lantegia, edo beronen zati bat beintzat, lorategi apal batez osatzen dala, mertxikondo baten ondoan arrosak, zaingorriak, kalak eta margaritak ikusten ditugularik.

Kanpoaldeko xeetasunok barrukalde atsegiñ da gozatsua sumarazten digute.

Aurre-susmo geurekiko xamar oek noski, egiztatu aal izan giñuzen ordea etxekoandrea ta alaba bat agurtzean, sartu bezain laister.